Buscando a Huidobro Nº15 (Cae) erakusketaren inaugurazioa

ES
EU

Buscando a Huidobro Nº15 (Cae) erakusketaren inaugurazioa

Irailaren 13an, larunbata, gaueko 21:00etan, EL DILEMA DEL CORCHO antzerki emanaldiaren ondoren, Juan Miguel Cortésen “BUSCANDO A HIDOBRO Nº 15” (CAE) obraren erakusketaren aurkezpena egingo da.

Ekitaldia Esperanza Gómez Hercek gidatuko du eta José Blanco, Elisabeth Candina Laka, Ianire Sagasti eta Carla Róisín poetek parte hartuko dute, Huidobron oinarritutako poemak errezitatzen. Gainera, Esperanza Gómez Herce eta Juan Miguel Cortésen “Buscando a Huidobro nº 18” performancea (¿Qué has hecho de mí Vicente Huidobro?) antzeztuko da.

Pabellón 6en ikusgai dauden bi piezak Kuartangoko 2024an egindako La Gran Kedada Rural formatu handiko instalazio baten zati bat dira. Utzitako errotulu komertzialetatik berreskuratutako letra gorpuzdunekin eginak daude. Urteetan zehar egindako bilketa eta zaharberritze lana, letra hauei bizitza berri bat emateko. “Cae” bizitzaren edozein eremutan, pertsonalean zein kolektiboan, erortzeko eta birsortzeko prozesua da. Laster Pabellón 6an biziko den prozesua.

Sarrera doan da.