ES
EU
Rellena el formulario para reservar entradas

LATEST NEWS

Gabonetan, oparitu KULTURA, oparitu ANTZERKIA, oparitu PABELLÓN 6

Gabonak heltzear daude… eta urtero bezala, Pabellón 6en ideia batzuk eman nahi dizkizuegu lagunei edota familiakoei oparitzeko. Oparitu bestelako esperientzia bat, leku berezi batean. 2 OPARI-TXARTELA mota ditugu: OPARI-TXARTELA SARRERAK: Oparitu antzerkirako sarrerak. Txartela programazioko edozein ikuskizunetan erabili ahal izango da 2025ko abenduaren 31ra arte. 17 euro (sarrera 1) eta gehienez 10 sarrera (170 euro). OPARI-TXARTELA BAZKIDE: Oparitu bazkide-txartela. BAZKIDE LAGUNTZAILEA[…]

Gazte Konpainiaren elenko berriaren aurkezpena

Irudi honekin Gazte Konpainiaren talde berria ezagutzera ematen dugu. Ehun gaztetik gora aurkeztu ziren deialdira, eta irailean egindako proben ondoren, badakigu zein izango den Gazte Konpainiaren hurrengo ekoizpena egingo duen taldea. Nora Urdanpilleta, Pino de Pablos, Markel Urrestarazu, Nerea Sanz eta Aritz Castillok osatuko dute konpainia, eta zuzendaria Rakel Rodriguez izango da. Proposamena lantzen ari gara eta laster ezagutuko dugu[…]

Sortzaile berrien zikloa

Urria amaitzeko. Sortzaile Berriek eskainitako asteburu berezia dugu. Bi talde gaztek egindako bi proposamen, “beren lengoaiekin bitartez, zerk interpelatzen duten kontatzen dute“. Ostiralean, urriak 25, La Brecha konpainiak MI MADRE TAMBIÉN QUISO SER PEZ lana aurkeztuko digu. Ama izateko edo ez izateko gatazkaren bidez kontatzen den itxaropenaren errebindikazioa, bistan denez, galduko zaigun mundu honetan. Paula Prol da proiektuaren zuzendaria, antzerkigilea[…]