ES
EU
Rellena el formulario para reservar entradas

LATEST NEWS

GAZTE KONPAINIAREN TALDE BERRIA AUKERATZEKO ENTZUNALDIEN ASTEA

Aste honetan Gazte Konpainiaren ekoizpen berria aukeratzeko probak egiten ari dira, eta ehundik gora gazte aurkeztu dira. Probak 2 bloketan egiten dira: lehenengoa fisikoagoa eta taldekoagoa, Juana Lorrek emana, inprobisazioa eta mugimendua jolasetik lantzen dituena… Ondoren, banakako proban, gazte bakoitzak bere proposamena aurkezten du. Rakel Arymuxek zuzenduko du Gazte Konpainiaren proposamen berria. Eta estreinaldia 2025erako dago aurreikusita. Zorte on guztioi!!!

14. DENBORALDIA: EGITARAUAREN AURRERAPENA (ABUZTUAREN 22TIK ABENDUAREN 22RA)

Felipe Lozak idatzi eta zuzendutako Pabellón 6eko Antzerki Laborategiaren MACHOS EN FLOR lanarekin hasi ginen. Ondoren, 5 hilabete hauetan, gonbidatutako 9 ekoizpen ikusi ahal izango dira eta Pabellón 6eko Antzerki Laborategiaren ekoizpen berriaren estreinaldia, ESTA TARDE EN MENTXAKA. Programazioa zuen gustukoa izatea espero dugu. Seguimos, seguimos… irailak 20-22: UN DÍA FELIZ (Teatro Che y Moche) irailak 27-29: MUCHOS AMIGOS NEGROS[…]

“ESTA TARDE EN MENTXAKA”, HURRENGO EKOIZPEN PROPIOAREN IRAKURKETA

Egunotan Pabellón 6eko “Esta tarde en Mentxaka” antzerki laborategiko ekoizpen berriaren irakurketa egin da. Testua Iñigo Cobok idatzi eta zuzendu du, eta Itxaso Gil, Unai Izquierdo, Diego Pérez, Itxaso Quintana, Josu Iriarte eta Markel Vázquez dira protagonistak. Entseguak irailean hasiko dira eta estreinaldia udazkenean izango da. Bidaia on ekipo !!!