BADAUZKAGU “ALEX ANGULO” ETA “KRISELU” ANTZERKI LABURREN JARDUNALDIETAKO IKUSKIZUN ONENEN SARIAK
Duela hilabete inauguratu ziren Pabellón 6eko Antzerki Arineko 8. Jardunaldiak, 16 proposamen ezberdin (13 estreinaldi eta 3 gonbidatu). 12 egunetan zehar, 144 emanaldiren ostean, jardunaldien amaiera iritsi da eta orain irabazleak zeintzuk diren ezagutzeko unea dugu. Atzo bildu zen epaimahaia saridunak zeintzuk izango ziren erabakitzeko. Bilboko Udaleko Kultura Sailak emandako ikuskizun onenaren 3.000 euroko Alex Angulo saria, Aitor Vildósolak idatzi[…]