Uncategorized @eu

ES
EU
Rellena el formulario para reservar entradas

LATEST NEWS

Sandra Maturanak antzerki fisikoari buruzko ikastaroa emango du urrian

“EL CUERPO COMO PUENTE ENTRE TEXTO Y MOVIMIENTO” ikastaro trinko honen helburua, gorputza eszenan esanahiak emateko eta koherentzia eskaintzeko motorra izan daitekela erakustea da. Ariketa praktiko eta progresiboen bidez, hizkuntza propioa eraikiko da urratsez urrats, sinpletasunetik hasi eta konplexutasun handiagoko dinamiketarantz aurrera eginez. Helburua pertsonaien arteko harremanen sorrera aztertzea da, mugimendua azpitestua sortzeko eta narrazio-modu berrien detonatzaile gisa erabiltzeko. Ikastaroa[…]

Buscando a Huidobro Nº15 (Cae) erakusketaren inaugurazioa

Irailaren 13an, larunbata, gaueko 21:00etan, EL DILEMA DEL CORCHO antzerki emanaldiaren ondoren, Juan Miguel Cortésen “BUSCANDO A HIDOBRO Nº 15” (CAE) obraren erakusketaren aurkezpena egingo da. Ekitaldia Esperanza Gómez Hercek gidatuko du eta José Blanco, Elisabeth Candina Laka, Ianire Sagasti eta Carla Róisín poetek parte hartuko dute, Huidobron oinarritutako poemak errezitatzen. Gainera, Esperanza Gómez Herce eta Juan Miguel Cortésen “Buscando[…]

GAZTE KONPAINIAKO KIDE IZATEKO DEIALDIA IREKITA DAGO (PRODUKZIO BERRIA 2025-26)

Gazte Konpainiaren hamargarren promozioan parte hartzeko deialdia arte eszenikoetan prestakuntza duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Edizio honetan EL DESPERTAR DE LA PRIMAVERA antzeztuko da, Frank Wedekinden testu bat, Adriana Laespadak zuzendua. Interesa dutenek formulario hau bete behar dute: https://forms.gle/Hc6LNpTXPi755YgA6 Epea abuztuaren 15ean amaituko da. Anima zaitez!