PABELLON 6k BAD BILBAOko 8 PROPOSAMEN JASOKO DITU

ES
EU

PABELLON 6k BAD BILBAOko 8 PROPOSAMEN JASOKO DITU

Bilboko Antzerki ta Dantza Garaikidearen Jaialdia Bilboko kokaleku ezberdinetan gauzatuko da urriaren 17tik 28ra bitartean. Pabellon 6 aretoan honako proposamen hauek izango ditugu ikusgai:

urriak 20, 22:00etan

V.E.S. (Me miras, luego existo) PABELLÓN 6-BAD-TEATRO DEL TEMPLE produkzioa
Euskadi. Erabateko estreinaldia
Antzerki-bideoa. Gaztelainaz. 70 minutu.
Ana, Jaime eta euren umea, Lucas, bideobloggers familia bat dira eta euren egunerokoa filmatzeaz eta hori euren Youtubeko kanalean (AnaJaimeTV) argitaratzeaz bizi dira. Familia honen egun soil batean barneratuko gara gaurkoan, egun horretako 24 orduak laburtuko dituen filmaketa zuzenean ikusiz.
Familia honen bi aurpegien lekuko izango gara: jarraitzaileei erakusten dieten alderdi faltsu eta gozotua batetik, eta apurtuta dagoen etxe bateko errealitate krudel eta tristea bestetik.
Hurreratze bat eraikitzen ari garen “gizarte likido” horretara eta horretan dugun erantzukizunera.

urriak 21, 13:00etan

“Esto no es… El señor que confundió a su mujer con un sombrero” Txurdinaga Behekoa Institutua (Bigarren Hezkuntza Ikasleak)
Euskadi.
Antzerkia. Gaztelainaz. 25 minutu.

Eta nik… zer esan nahi dut?
Esan nahi dut… adar lehorra, txizaz betetako ipurdia, beldurra txakurrei…
Nik zer dakit!!!!
Galduta nago.
Baina hau zerbait da… zerbait da zeren garrantzitsua baita jakitea zerbait nahi duzula, zer
den ez badakizu ere.
Igarotzen ari naiz.
Zer, entseatuko dugu?

“Errefuxiatuak, erabakia, muga, bidea eta erbestea”  Tiboli eskola (Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak)
Euskadi.
Antzerkia. Euskaraz. 20 minutu.

Zure etxetik ateratzea erabakitzen duzue eta errefuxiatuen kanpamendura joan laguntzaren bila. Baina hiritik ateratzea ez da erreza eta bidea konplikatu egiten zaizue.
Bi urte baino gehiago pasa dituzu errefuxiatuen kanpamenduan, eta bizitza gelditu balitz bezala sentitzen duzu. Gosea eta hotza pasatzen jarraitzen duzu, hura ez zen espero zenuena. Zure aita ez da agertu eta zure laguna eta bere ama aspaldi joan ziren handik. Ez duzu gehiago aguantatzen eta erabaki bat hartzeko momentua iritsi da.
Mugara iristea lortu duzu, azkeneko pausoa besterik ez zaizu falta, gurutzatu eta amestutako lurralde berrian egongo zara. Baina izango ote da dena zuk amestu duzun modukoa?

urriak 22, 20:00etan

“Sayonara baby” KANPAI (Natalia de Miguel eta Jorge Jauregui Allue)
Euskadi. Erabateko estreinaldia
Dantza. 70 minutu.

Gauez, galduta, leku hartan bukatu nuen. Uste dut txori urdin bat zegoela, siamdar batzuk eta itsu bat. Jotzen hasi nintzen. Nire bizitza ez zen berdina izan harrezkero. Kresala usaina, argi ahula, eta kolore bizia begiradan. Sayorana Baby.

urriak 25, 19:30etan

“Sareak” ORGANIK DANTZA ANTZERKI
Euskadi.
Dantza-Antzerkia. 60 minutu.

Itsas zabaleko arrantza gizonezkoak ibiltzen diren moduan, portuan andrazkoek konpontzen dituzte sareak, lanbide horretako tresnarik baliotsuena. Hala ere, lan horretan mendeetan ibili izan arren, 2012an onartu eta aintzatetsi zen Euskadiko saregileen profesionaltasuna.
“Sareak” lanean emakume horien egoera aldarrikatzailea interesatzen zaigu, bai eta gaur egun desagertzeko zorian egotea ere. Koreografikoki, saregileen lanaren fisikotasunari emango diogu arreta (lan zehatz eta errepikakorra, ordu luzeetan egoera estatikoan egin behar dena), bai eta sareen sinbologiari eta horiek gogora ekartzen digutenari ere. Izan ere, andrazko horiek manta zulodun handi horren azpian daukaten bizitzaren irudiak ekarriko ditugu.
“Sareak” lanean, bost emakume protagonistek arrantza portuetara eramango gaituzte, une intimo eta groteskoen artean, begirada poetiko eta ironikoa erabilita.

urriak 26, 18:00etan

Poesía a la carta. Menú del día “mujeres poetas”. MAMA CREA
Esperientzia eszenikoa
Euskadi. Gaztelainaz. 15 minutu.

La compañía Mama Crea te invita a que vivas una experiencia escénica única, llena de sonido, olor y textura para acercarte a la poesía a través del lenguaje sensorial. Esta experiencia va asociada a la degustación de un postre especialmente diseñado para el proyecto.
Una habitación de 4×4 es el pequeño restaurante donde te esperan dos chef de poesía a la carta.

urriak 26, 21:30etan

MDLSXMOTUS
Antzerkia-Performancea
Euskadi-Italia. 80 minutu.

“MDLSX” soinu leherkorraren gailua da, bilakaeraren askatasunerako ereserki bakarti lisergiko bat, b(l)ending (nahastua) generora, gorputzaren ertzetatik, azalaren koloretik, organo sexualetatik, jasotako edo hartutako nazionaltasun batetik, aberri batekoa izatetik desberdina izatera. “MDLSX” lanak kategoria guztiak hankaz gora jarri nahi ditu, bai eta artistikoak ere. Bidaia antzeztu “eskandaluzkoa” da, Silvia Calderonik Dj / Vj formatuarekin egiten duena.

urriak 27, 23:00etan

“100% Oion” MURSEGO eta IBON RG
Musika
Euskadi. 70 minutu.

“100% OION” diskoa Oionen partaidetzaren bidez auzokoen bizikidetzaren hobekuntzaren inguruan garatutako proiektu baten emaitza da, herrian estereotipo eta zurrumurru faltsuak apurtzeko asmoz. Ongietorria emateko abestea, desilusioari ahotsa emateko abstea, zurrumurrua aldentzeko abestea, ospatzeko abestea, dantzan abestea. Mursegok, diskoa grabatzeko arduradunak, eta Ibon Rg-k, ekoizleak, ikuspegi desberdin batetik berrituko dizute abestiak.

urriak 28, 20:00etan

“Là” . BARO D´EVEL
Dantza-Zirku-Antzerkia
Francia. Gaztelainaz. 75 minutu.

Hasieran, funtsera murriztutako ekintza bat izango zen: gorputz bi, mota bi, kolore bi, dimentsio bi, erreinaldi bi, bakardade bera, aurrera doan eta berriro hasten den desio iraunkor bera. Besteak gu eraldatzeko, besteak gu mugitzeko desio sakon bera.
Dena aldatzeko edo gurutzatzeko soilik existituko balitz bezala. Pertsona bi eta bele berritsu bat egongo lirateke ballet sentikor eta poetiko batean sartuta, non gorputz bakoitzak egiten dituen marrak, non istorio bakoitza idazten den.

Sarrerak BAD BILBAO web orrian (www.badbilbao.eus)