“ESTA TARDE EN MENTXAKA”, HURRENGO EKOIZPEN PROPIOAREN IRAKURKETA
Egunotan Pabellón 6eko “Esta tarde en Mentxaka” antzerki laborategiko ekoizpen berriaren irakurketa egin da. Testua Iñigo Cobok idatzi eta zuzendu du, eta Itxaso Gil, Unai Izquierdo, Diego Pérez, Itxaso Quintana, Josu Iriarte eta Markel Vázquez dira protagonistak. Entseguak irailean hasiko dira eta estreinaldia udazkenean izango da. Bidaia on ekipo !!!