BIGARREN EKITALDIA (segundo acto) dokumentala Filmin-en ikusgai dago
Hainbat zinemalditan izan ondoren, BIGARREN EKITALDIA (segundo acto) dokumentala Filmin ordainpeko plataformaren katalogoan dago. Filmak ideia hau du abiapuntutzat: edozein hiritako eraldaketaren prozesuan espazio alternatiboak sortzea bultzatu behar direla, kultura planteamendu ireki eta berritzaile batetik ulertuta. Hori dela eta, adibidetzat hartzen du Pabellón 6 espazioa eta honen 10 urteko ibilbidea. Hainbat jaialditatik igaro ondoren (ZINEBI, Madrilgo Zinemaldia FCM-PNR, FICARD 2022)[…]