Pabellón Nº6

ES
EU

Azken berriak

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Aurten, Gabonetako postala aprobetxatu nahi dugu proiektuko bazkideei eskerrak emateko. Haien laguntza ezinbestekoa da, haiek gabe Pabellón 6 ez lukeelako zentzurik. Horregatik, irudian denboraldi honetako bazkide guztien izenak daude, honako leloarekin batera “Beste urte bat zuei esker. Eskerrik asko zuen laguntzagatik “.

Irakurri

Gabonetan, oparitu KULTURA, oparitu ANTZERKIA, oparitu PABELLÓN 6

Gabonak heltzear daude… eta urtero bezala, Pabellón 6en ideia batzuk eman nahi dizkizuegu lagunei edota familiakoei oparitzeko. Oparitu bestelako esperientzia bat, leku berezi batean. 2 OPARI-TXARTELA mota ditugu: OPARI-TXARTELA SARRERAK: Oparitu antzerkirako sarrerak. Txartela programazioko edozein ikuskizunetan erabili ahal izango da 2025ko abenduaren 31ra arte. 17 euro (sarrera 1) eta gehienez 10 sarrera (170 euro). OPARI-TXARTELA BAZKIDE: Oparitu bazkide-txartela. BAZKIDE LAGUNTZAILEA[…]

Irakurri

Gazte Konpainiaren elenko berriaren aurkezpena

Irudi honekin Gazte Konpainiaren talde berria ezagutzera ematen dugu. Ehun gaztetik gora aurkeztu ziren deialdira, eta irailean egindako proben ondoren, badakigu zein izango den Gazte Konpainiaren hurrengo ekoizpena egingo duen taldea. Nora Urdanpilleta, Pino de Pablos, Markel Urrestarazu, Nerea Sanz eta Aritz Castillok osatuko dute konpainia, eta zuzendaria Rakel Rodriguez izango da. Proposamena lantzen ari gara eta laster ezagutuko dugu[…]

Irakurri