Azaroan “LOVE & MONEY” antzezlana estreinatuko da, euskara hutsean egindako lehen ekoizpena
Denboraldiko egitarauarekin jarraituz, azaroan, Pabellón 6eko Antzerki Laborategiaren eskutik, euskara hutsean egindako lehen ekoizpena estreinatuko da. Antzezlanak Dennis Kellyk idatzitako liburuaren LOVE & MONEY jatorrizko izenburua mantenduko du. Euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du eta lanaren zuzendaria Cécile Marquette da. Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz García Alonso, Miriam K. Martxante eta Aiora Sedano dira pieza honetako antzezleak. Alderantziz kontatutako[…]